XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

On Jose Mari, agur

Dana iristen da mundu ontan da, gure Goigotzai jaunari ere iritxi zaio gotzaigoa uzteko garaia.

Ori, irurogeita amabost urte betetzerakoan, Elizaren legez, gotzai guztiek egin bear duten gauza bait da.

Ainzuzen, ia bat batera iritxi zaie Euskalerriko lau gotzaietatik iruri, ori egiteko garaia.

On Jose Maria Zirarda'ri aurten, eta Gasteiz'ko On Jose Maria Larrauri'ri datorren urtean.

Eta datorren urtean baitare, Bilbao'ko Koldobika Mirena oiek bait ditu bere bataioko izenak, Larrea Jaunari.

Laister gotzai berriak izango ditugu beraz gure iru eliz-barruti auetan.

Nor izango diren ez dakigu.

Bañan direnak direla, jakin bezate aurretik ongi artuak izango direla, gure artzai izendatu dituena Eliza bera delako.

Gu berriz, beste gauza guztien gaindik, Elizaren seme leialak izaki.

Gure On Jose Maria Zirarda'tarrari dagokionez, zer esan dezaket nik?

Aspaldidanik, adiskide maitea izan dutalako, eta alkarrekin lan egiñak geralako, ongi ezagutzen dutan gizona dela, eta beti bere gizatasunaren eta bere apaiztasun sendoaren, miresle izan naizela.

Ez zaio On Jose Maria'ri bizitz errezegia gertatu.

Gure anai-arteko gudan ibilli bearra izan zuen, eta gudagintza Bizkai'n egin bear izan zuelako, borroka-ondorengo egunak ere aski kezkagarriak izan zitzaizkion.

Alare, On Jose Maria'k ta nik au ondo dakit, ez bait da iñorentzako gorrottorik izan dezakean gizona.

Apez egiñik, teologi-irakasle, irakasle jakintsua ta atsegiña gaiñera, izan zen Gasteiz'ko apaizgaitegian.

Bañan irakasle bikaiña ba'zen ere, batez ere apeza bait da bera, aldizkari eta izparringietan idatziz, itzaldiak emanez, jendea konpensatuz eta animak zuzenduz lan aundia eta ederra egindako apeza dugu.

Zenbat ote dire, animeko kezkak On Jose Maria'ri eraman dizkioten gizon-emakumeak?

Zenbat izan ditezken ez dakit, bañan asko ta asko izen direla, bai.

Orregatik oso maitatua izan zen On Jose Maria Gasteiz'en igaro zituen urteetan.

Gero Gotzai egin zuen Aitasantuak.

Sebilla'ko Bueno Monreal Kardenalaren laguntzalle bezala, Jerez-alderako, lendabizi.

Santander'ko elizbarrutia asko naasirik zebillela-ta, ara eraman zuen, nasketa aiek konpondu zitzan.

Eta, o! gauza arrigarria, Santander'tik kendu gabe, Santander baiño askoz naasiago zegoen Bilbao eman zion.

Orrela batera bi elizbarruti naasien gotzai ikusi zuen On Jose Maria'k bere burua.

Ez zion Elizak orrelako eginkizun bikoitz garratzik emango, On Jose Maria balio arras aundiko gizona dela jakin ez ba'lu.

Ez bait zen gozoa, garai artako Bizkai'n Eliza-baitako giroa Gogortasuna oiu zegiten apaiz gazte buru-bero aien denbora zen.

Gaun Jainkoari eskerrak, apaizgoa utzi dute apaiz marrulari aiek.

Bañan orduan, Bizkai'ko Elizaren barruan zeuden oraindik, eta ezker-ezkerreko puntako jende borrokazalea beraiekin zutelako, iskamil-ederrik sortu zuten egun aietan.

Orregatik, ezkerrekoen aldetik abertzalea eskubikoen aldetik frankotarra omen zen ba On Jose Maria-, esker txarrik asko jaso bear izen zuen gure On Jose Maria'k.

Atseden-aldi bat ar zezan noski, Bilbao'tik Kordoba'ra aldatu zuen Erroma'k.

Beta laburra irten zitzaion Kordoba'ko pake-aroa, laister andik Iruña'ra ekarria izan bait zen.

Eta zalla bait da gure Euskalerria, Bizkai'n gertatu zitzaiona bera gertatu zitzaion Naparroa'n.

Emen ere izen bait ditu, bai ezker-aldetik eta bai eskubi-aldetik, mutur zakarra erakutsi dioten jende-sail bat edo beste.

Gauza bat esango nieke nik jende mutur-zakar oiei.

On Jose Maria ez dela ez ezkerreko ez eskubiko.

Gotzai dela.

Apeza dela, animen artzaia dela.

Eta Jerez'en eta Kordoba'n eta Santander'en eta Bilbao'n eta Iruña'n On Jose Maria'k egin duen guztia, Elizaren bitartez Jainkoak bere zaintzapean ipiñi dituen animen onerako egiña izen dela.

Eskerrikasko Zirarda'tar Jose Maria, Iruña'ko Goigotzai eta Muskari'ko Gotzai jauna.

Latiegi'tar Bixente